Heziketa gida

1 - Erregistratu eta ikastarora sartu:
      1.1 - Erabiltzailea erregistratu eta ikastaro batean aurrematrikulatu
      1.2 - Ikastarora sartu
2 - Ikastaroa:
      2.1 - Ikastaroa hautatu
      2.2 - Ikastaroaren menu nagusia
      2.3 - Ikasgela
      2.4 - Autoebaluazio-proba
      2.5 - Lan-karpetak
            2.5.1 - Karpeta berria sortu
            2.5.2 - Dokumentua igo
3 - Kafetegia
4 - Foroa
5 - ABC

 

1 - Erregistratu eta ikastarora sartu:

1.1 - Erabiltzailea erregistratu eta ikastaro batean aurrematrikulatu

Ezinbestekoa da erregistratzea ikastaroetara sartu ahal izateko.

Ikastarora egiten dugun lehendabiziko sarrera delako, erabiltzailearen izenik eta pasahitzik ez badaukagu, ezinbestekoa dugu erabiltzailearen profila sortzea. Horretarako, pantailaren goiko aldean ageri den "idazkaritza" izeneko ikonoa klikatuko dugu. (Ikus 1. irudia).

1. irudia. Erregistratu eta ikastarora sartu.

Ondoren, ikastaroak zerrendatzen dituen pantailarekin egiten dugu topo. Horren bitartez, nahi dugun ikastaroan aurrematrikulatu ahal izango gara. (Ikus 2. irudia).

2. irudia. Ikastaroen zerrenda.

Ikastaroak zerrendatzen dituen pantailan, zein ikastarotan aurrematrikula gaitezkeen (1) eta zeinetan ez azaltzen duen laburpena ageri da. Hainbat arrazoi dela medio, gerta liteke, nahiz eta ikastaroak sortuta egon, ezin sartu ahal izatea ikastaro horietara.

Ikastaro bakoitzaren erabilgarritasuna ikastaroak zerrendatzen dituen pantailan agertzen da. Lehendabizi, une horretan erabilgarri dauden ikastaroak ageri dira, eta ondoren, erabilgarri ez daudenak (2).

Horrez gain, ikastaro bakoitzari buruz datu gehiago ezagut dezakegu, bakoitzaren izenburuaren gainean sakatuz. (Ikus 3. irudia).

3. irudia. Ikastaroaren deskribapena.

Ikastaro batean aurrematrikulatzeko, ikastaroak zerrendatzen dituen pantailan dagoen "aurrematrikulazioa" botoia klikatuko dugu. Heziketa.com-en egiten dugun lehendabiziko aurrematrikula izanez gero, beharrezkoa da eremu guztiak betetzea: adibidean 1arekin eta 2arekin markaturik daudenak. (Ikus 4. irudia).

Aitzitik, aurretiaz sistemako beste ikastaroren bat egina badugu, nahikoa izango da 1arekin markaturik dagoen saila betetzea, betiere, sartu behar ditugun datuak aurreko ikastaroan sartutakoekin bat badatoz.

Oso garrantzitsua da posta elektronikoa egoki sartzea, ikastarora sartzeko behar diren erabiltzailearen izena eta pasahitza bidaltzeko erabiliko delako, eta baita ere etorkizuneko hainbat komunikaziotarako.

4. irudia. Aurrematrikulazioa osatzeko datuak.

Aurrematrikulatu garen ikastaroa doakoa bada, bertan alta emateko prozesua berehalakoa izango da, eta minutu gutxira jasoko ditugu posta elektronikoaren bitartez gure erabiltzailearen izena eta pasahitza.

Ostera, ikastaroa ordaintzekoa bada, matrikulatzeko prozesua administratzaileak alta ematen digunean bukatuko da, eta horren ondoren, gure erabiltzailearen izena eta pasahitza posta elektronikoaren bitartez jasoko ditugu.

igo

1.2 - Ikastarora sartu

Hasierako pantailan (ikus 5. irudia) posta elektronikoaren bidez jasotako datuak sartuko ditugu "Erabiltzailearen izena" eremuan (1) eta "Pasahitza" eremuan (2); behin sartuta, "Sartu" (3) botoia sakatuko dugu.

5. irudia. Ikastarora sartzeko pantaila.

igo

2 - Ikastaroa

2.1 - Ikastaroa hautatu

Ondoren, matrikulatuta gauden ikastaroen zerrenda agertuko zaigu (ikus 6. irudia), eta sartu nahi dugun ikastaroaren izenburuan klikatzea besterik ez dugu egin behar batera sartzeko.

6. irudia. Matrikulatuta gauden ikastaroen zerrenda.

igo

2.2 - Ikastaroaren menu nagusia

Behin egin nahi dugun ikastaroan sartuta, hari dagokion menua agertuko zaigu. (Ikus 7. irudia):

Sartu garen ikastaroa edozein izanik ere, pantaila horrek beti itxura bera izango du. Ezkerreko zutabean (1) ageri diren botoiak une horretan lantzen dihardugun ikastaroari dagozkio, ikastaroarekin espresuki erlazionatutako informazioa ematen baitigute. Besteak beste, ikaste-egutegiari buruzko informazioa azaldu, ikastaroarekin bilatzen diren helburuen berri eman, eta ikastaroan zehar landu beharreko edukiez jakin beharrekoak argituko dizkigute, ikastaroaren deskribapen zehatza emateaz gain.

Zutabe horretan badago beste botoi bat, "Ikastaroen zerrenda" (2) izenekoa, zeinak matrikulaturik gauden ikastaroen zerrendara itzultzea ahalbidetzen gaituen. Ikono hori erabiliz, erraz eta azkar mugi gaitezke ikastaro batetik bestera.

Goiko eremuan ageri diren ikonoak heziketa.com-eko zerbitzu orokorrei dagozkie. Batetik, "kafetegia" eta "foroa" ditugu, beste ikaskideekin ikastaroan zehar sortzen doazkigun kezka, zalantza eta komentarioak jakinarazteko balio dutenak. Bestetik, informazio gehiago kontsultatzeko aukera dugu terminoen "abc"aren bitartez.

"Ikasgela" (4) dioen ikonoak ikastaroko edukietarako sarbidea emango digu.

7. irudia. Ikastaroarekin erlazionatutako informazioa.

igo

2.3 - Ikasgela

"Ikasgela" dioen botoian klikatu ondoren, ikastaroa duen orria zabalduko zaigu. (Ikus 8. irudia).

Behin bertan egonda, orria hainbat eremutan banatuta dagoela ikus dezakegu. "Nire hasierako orrialdea" (1) deritzon aukera orria itxi eta aurrekora itzultzeko erabiltzen da, zeinak ikastarorako sarrera lana egiten duen.

Horren azpian, ikastaroa osatzen duten unitate didaktikoak (2) agertzen dira zerrendaturik. Unitate batean klikatuz gero, unitate horretan garatu beharreko ikasgaiak azalduko dira eskuineko eremuan.

Eskuineko eremuan, lehen aipatutako unitateen izenburu berak agertzen dira, baina berezitasun bat gaineratu zaie: unitateen egoera zein den adierazten duten keinu ikonoak (3). Keinu ikonoa gorriz agertzen bada , unitate horretara oraindik ez garela sartu iragartzen du. Aldiz, horia bada , baina serio-itxurarekin, zera esan nahi du: nahiz eta unitatera sartu garen, oraindik lantzeke daukagula. Hau da, unitatearekin erlazionatutako orrialdeak bisitatu ditugula, baina ez ditugula osotasunean garatu. Aitzitik, zeinu ikonoa horia eta irribarretsua denean , unitate horretako ikasgai guztietako edukiak garatuta ditugula adierazten du.

(4) eremuak ikastaroko hierarkiaren zein mailatan gauden islatzen du.

8. irudia. Ikastaroen ikasgaiak eta beraien egoera.

Hurrengo irudian (ikus 9. irudia) ikus dezakegu, behin 1. unitate didaktikoari dagokion izenburua klikatuta, eskuineko eremuan unitate horrekin erlazionatutako ikasgaiak agertzen zaizkigula. Orrialde horretan, ezkerreko loturek unitateen izenburueei dagozkienak jarraitzen dute izaten, baina eskuinekoak aldatu egin dira, eta unitate bakoitzeko ikasgaiei dagozkien loturak (2) izatera pasatu dira. Eskuin aldeko goiburuan (1), lehen aipatutako ikastaroko hierarkia ere ikus dezakegu. Hierarkia areagotu egiten da ikastaroan mugitzen garen heinean.

Ikasgaien loturez aparte, beste hiru esteka-mota aurki genitzake (ez beti): (3) "Gomendatutako irakurketak" loturak, hau da, irakurketa-fitxategi osagarriak, ikastaroaren garapena aberasteko. "Autoebaluazioak" loturak (4), hots, ikasgai-zerrendaren irakurketa burutu ondoren, norberaren ezagupenak frogatzeko aukera ematen duten loturak, eta, azkenik, (5) ikastaroan zehar azalduz joan daitezkeen "Ariketak" fitxategietara doazen estekak.

Hemengo zeinu ikonoek aurretiaz azaldutakoen esanahi bera dute.

9. irudia. Ikastaroarekin erlazionatutako hainbat esteka.

Hurrengo irudia begiratuz (ikus 10. irudia) 1. unitateko 2. moduluko 2. ikasgaian klikatu ondoren, bertan garatu beharreko atalak agertzen zaizkigu. Kasu honetan ikasgaia hiru ataletan dago banaturik.

10. irudia. Ikasgai bateko zenbait atal.

Oraingoan, une honetan dagokigun ikasgaiko x atalaren irakurketa pantailan gaude. 10. irudian ikusi dugunez (ikus 10. irudia), ikasgaia 2 ataletan dago banatuta; ondorioz, 11. irudiko nabigazio-botoiak erabiliz, "aurreko kontzeptua" (1) eta "hurrengo kontzeptua" (2) izenekoak, kapitulu bat atzeratuko dugu edota kapitulu bat aurreratuko dugu. (Ikus 11. irudia).

(3) gunean, eta gure erosotasunerako, ikastaroko zein lekutan gauden adierazten zaigu: unitatea, modulua, ikasgaia eta atala.

Une honetan aztertzea dagokigun ikasgaiari dagozkion atalak irakurri ditugula, "ikasgaira itzuli" botoia (4) klikatzen dugu orrialdea ixteko eta beste bat aukeratzeko.

11. irudia. Ikastaro bateko edukien garapena.

igo

2.4 - Autoebaluazio-proba

Ikastaroa irakurri eta ulertu ostean, autoebaluazio-proba gauzatuko dugu. Test erako proba honetan (ikus 12. irudia) azterketa osatzen duten 20 galderen erantzun zuzenak zein diren aukeratuko dugu.

Autoebaluazio-proba hauetako galderen agerpen-ordena aldatu egiten da testa burutzen den aldi bakoitzean.

12. irudia. Autoebaluazio-proba.

Azpiko irudian (ikus 13. irudia) gainditutako test baten emaitza ikus dezakegu. Autoebaluazio-proba gainditu bada, zein gainditu ez bada, gaizki erantzundako galderen erantzun egokiak zein diren agertuko zaigu, beraien zergatiekin batera.

13. irudia. Gainditutako autoebaluazio-proba.

Irakasleak ikastaroari emandako konfigurazioaren arabera, autoebaluazio-probak gure buruari ebaluaketa bat egiteko balio dezake soilik, edota hura gainditzea derrigorrezkoa izan daiteke hurrengo unitatera pasatzeko.

igo

2.5 - Lan-karpetak. (Aukera hauek izateko administratzaileak baimenak eman behar dizkigu).

Badaude zenbait karpeta, non lanak utzi edota ikasleen arteko dokumentuen elkartrukerako erabil daitezkeen. Karpeta hauetara fitxategiak igo daitezke edota azpikarpetak sortu. (Ikus 14. irudia). Karpeta hauek besteetatik honako honetan desberdintzen dira: hauetan sartu ondoren, lehen ez zegoen aukera-barra bat azaltzen dela. Karpeta hauetan dokumentuak, fitxategiak utzi edo ezaba daitezke, baina soilik sortu zituen erabiltzailearenak.

14. irudia. Lan-karpeten aukerak.

igo

2.5.1 - Karpeta berria sortu

Karpeta edo direktorio bat sortzeko jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira:

"Karpeta berria sortu" aukera hautatu eta formularioa osatu. Eremu gehienak hautazkoak dira, edota lehenetsitako balioak dituzte, "Izena" eremuak izan ezik. Oso malgua den eta aukera interesgarri ugari dituen sistema sortu da. Prozesua bukatzeko, formularioa osatu ondoren, "Karpeta berria sortu" botoia sakatu behar da. (Ikus 16. irudia).

Izena (1): karpetak zer izen edukiko duen. Nahiko malgua izan arren, zeinu arrarorik eta puntuazio-zeinurik ez edukitzea gomendatzen da. Puntua jartzea onartzen da. Ezin daiteke hutsik egon.

Deskribapena (2): testu zeharo askea, azalpen luzeagoren bat eman nahi bada, edota fitxategi honetan aurkituko denaren berri eman nahi bada. Hutsik egon daiteke.

Ordena (3): sartzen ari garen karpetan zein ordenatan agertuko den defini dezakegu. Ez bada ezer jartzen, azken tokian jarriko da. Beraz, hutsik ere egon daiteke.

Aldez aurreko baldintza (4): igotzen ari garen fitxategia ulertzeko, aurretik, karpetako beste dokumenturen bat bisitatzea beharrezkoa ote den definitzen laguntzen du.

Gainditze-data (5): fitxategia gainditutzat joko den data, betiere, aurretik zehazturiko beste baldintzak gainditu badira, baldintzarik egotekotan. Hutsik egon daiteke.

Onarpena behar du (6): aukera hau markatuz gero, irakasleak bere oniritzia eman behar du baldintzak gaindituta daudela erabakitzerakoan. Hutsik egon daiteke.

Idazteko baimena (7): igotako fitxategiaren gainean, idazketa-baimenak dituzten pertsonak ere defini daitezke.

15. irudia. Karpeta berria sortzeko bete beharreko formularioa.

igo

2.5.2 - Dokumentua igo

Dokumentu edota edozein fitxategi mota igotzeko jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira:

"Dokumentua igo" aukera hautatu eta formularioa osatu. Eremu gehienak hautazkoak dira, edota lehenetsitako balioak dituzte, "Izena" eremuak izan ezik. Oso malgua den eta aukera interesgarri ugari dituen sistema sortu da. Prozesua bukatzeko, formularioa osatu ondoren, "Dokumentua igo" botoia sakatu behar da. (Ikus 15. irudia).

Izena (1): dokumentuak zer izen edukiko duen. Nahiko malgua izan arren, zeinu arrarorik eta puntuazio-zeinurik ez edukitzea gomendatzen da. Puntua jartzea onartzen da. Ezin daiteke hutsik egon.

Deskribapena (2): testu zeharo askea, azalpen luzeagoren bat eman nahi bada, edota fitxategi honetan aurkituko denaren berri eman nahi bada. Hutsik egon daiteke.

Ordena (3): sartzen ari garen karpetan dokumentua zer ordenatan agertuko den defini dezakegu. Ez bada ezer jartzen, azken tokian jarriko da. Beraz, hutsik ere egon daiteke.

Aldez aurreko baldintza (4): igotzen ari garen fitxategia ulertzeko, aurretik, karpetako beste dokumenturen bat bisitatzea beharrezkoa ote den definitzen laguntzen du.

Gainditze-data (5): fitxategia gainditutzat joko den data, betiere, aurretik zehazturiko beste baldintzak gainditu badira, baldintzarik egotekotan. Hutsik egon daiteke.

Onarpena behar du (6): aukera hau markatuz gero, irakasleak bere oniritzia eman beharko du baldintzak gaindituta daudela erabakitzerakoan. Hutsik egon daiteke.

16. irudia. Dokumentu berria igotzeko bete beharreko formularioa.

igo

3 - Kafetegia

"Kafetegia" ikasleak biltzen diren eta beraien artean ikastaroari buruzko solasaldiak egiten dituzten lekua da. (Ikus 17. irudia).

Kafetegian sartzeko hutsik dagoen eremuan (1), goitizen bat sartu behar da, eta "Onartu" dioen botoia (2) klikatu.

17. irudia. Kafetegira sartzeko goitizen batez bete behar da hutsik dagoen eremua.

Solaserako eremua (ikus 18. irudia) hondo zuria duen eremu handi bat da (1). Bertan norberak argitaraturiko mezuak azaltzen dira beste solaskideen mezuekin batera. Mezurik berrienak orriaren azpiko aldean agertzen dira, eta denboran zehar mezu berriak agertu ahala gora egiten dute.

Solasaldira mezu berria bidaltzeko, agertzea nahi dugun testua hutsik dagoen eremuan (2) idatzi behar da eta "Bidali" botoia (3) sakatu.

Kafetegian solasteari utzi nahi badiogu, "Amaitu saioa" botoia (4) klikatu behar da.

18. irudia. Kafetegiko solasaldi bateko elementuak.

igo

4 - Foroa

Foroa (Ikus 19. irudia) eztabaidarako gunea da, non beste ikasleekin ikastaroarekin erlazionaturiko hainbat aspektuz sakondu ahal izango den. Foroa ikastaroko unitateekin bat datozen hainbat sala edo gelatan egongo da banaturik. Uneren batean ikastaro bat baino gehiago badago martxan, matrikulatuta gauden ikastaroetako geletara sartu ahal izango gara.

Mezuak idazteko eta mezuei erantzuteko ezinbestekoa da foroan erregistratzea (1). Ikastaro batean matrikulatuta egoteak ez du esan nahi automatikoki foroan erregistratuta gaudenik. Horrela ez bada suertatzen, gu geuk erregistratu beharko dugu.

Behin erregistratuta, eztabaida geletara sar gaitezke unitate bakoitzaren izenburuan (2) klik eginez.

19. irudia. Foroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da erregistratzea.

Matrikulatuta gauden ikastaroari dagokion foroko gelara behin sartuta, unitate bakoitzean garatu diren gai guztietan sar gaitezke (ikus 20. irudia). Garrantzitsua da gogoratzea uneoro gure eskura dugula nabigaziorako tresna bat (1), zeinak foroan zehar hierarkikoki atzera eta aurrera egitea ahalbidetzen digun.

Pantaila honetan, foroko gela honetan garatutako gaiak zerrendatzen (2) zaizkigu. Gainera, eztabaida nork sortu duen, gaiak zenbat erantzun eta ikustaldi izan dituen, eta azkenengo erantzuna nork bidali duen azaltzen dizkigu.

Egin nahi duguna eztabaidarako gai berria sortzea baldin bada, "Gai Berria" (3) dioen botoia sakatuko dugu. (Ikus 20. irudia).

Nabigazio hierarkikodun tresna erabili gabe Foroko gela batera salto egiteko, orrialde bakoitzaren azpialdean dagoen menu hedagarria (4) erabil dezakegu.

20. irudia. Foroko gai bateko hainbat atal.

Jarraian, mezu baten xehetasunak ditugu ikusgai (ikus 21. irudia). Pantaila honetan erabiltzaile batek forora bidalitako mezua (1) irakur dezakegu. Mezuak testua edukitzeaz gain, elementu aurreratuagoak ere eduki ditzake, besteak beste, keinu-ikonoak edota formatudun testua.

Mezu bakoitzaren ezkerreko aldean beraren egilea aurkituko dugu (2), eta baita beste zenbait datu identifikagarri ere. Mezuaren sortze-ordua eta sortze-data ere goiko aldean (3) ageri dira ikusgai.

Azkenik, erantzutearen aukera (4) daukagu, erabiltzailearen mezuari erantzuteko erabiliko duguna. Aukera hau hurrengo irudian (ikus 22. irudia) garatuko dugu sakonago.

21. irudia. Foroan argitaraturiko mezu bat eta haren datu identifikagarriak.

Ihardespen bat bidaltzea posta elektronikoz mezu bat bidaltzea bezala da. Ia pantailaren gehiengoa okupatzen duen idazketarako gunea (1) daukagu. Goialdean formatodun testua osatzeko beharrezkoak diren elementuak (2) daude, zeintzuen bidez testuari itxura aurreratuagoa eman diezaiokegun. Ezkerreko eremua (3) keinu-ikonoak dauden lekua da. Gure mezuetan emozioak adierazteko erabiliko ditugu, baina neurriz.

Behin mezua bukatuta, "Mezuaren aurrebista" botoiari (4) eman diezaiokegu nola geratuko den ikusteko, edota zuzenean "Gaiari erantzun"go diogu (5) mezua behin-betikoz bidalia izan dadin.

22. irudia. Foroko mezu bati erantzuteko pantaila.

igo

5 - ABC

ABC atalean ikastaroarekin erlazionatutako terminoen glosa-bilduma aurkituko dugu. Badira zenbait era ABCn berba bat aurkitzeko. (Ikus 23. irudia).

"Testuaren araberako bilaketak" (1) bilaketan edozein testu-sarrera sartzeko aukera ematen digu. Behin nahi dugun hitza sartuta, "Bilatu" botoiari (2) emango diogu eskakizuna bete dadin.

"Terminoen araberako bilaketak" (3) bilaketa inizialez definituriko rangoen arabera mugatzea ahalbidetzen digu. Era horretan, alfabetikoki (4) ordenaturiko hitzen zerrenda bat agertuko zaigu, zeintzuen artean aurrera eta atzera ibil gaitezkeen azpialdeko eskuineko izkinan dagoen nabigazio-barraren bitartez (5).

23. irudia. Ikastaroarekin erlazionatutako terminoen glosa-bilduma.

Termino baten izenburua klikatuz gero (ikus 24. irudia), beraren esanahia (1) adierazten zaigu. Ezkerreko eremuan, ikusten ari garen hitzarekin harremana duten eta ABCn dauden hitzak edota esapideak (2) iradokitzen zaizkigu. Beraien izenburuan klikatzen badugu, beraien fitxara sartuko gara.

Behin hitzaren esanahia irakurrita, "Itxi" botoian klik egingo dugu ABCko pantaila nagusira itzultzeko.

24. irudia. ABCko termino baten bilaketaren emaitza.

igo